Archive for Urria, 2008
INTERNET
Internet mundu osoan erabiltzen den sare bat da. TCP/IP protokoloak erabiltzen dituzten milioika ordenagailu daude elkarbanaturik. Interneten bidez hainbat zerbitzu erabil daitezke, web-a, FTP fitxategien transferentzia, posta elektronikoa, txat-a edo elkarrizketa eta bat bateko mezularitza. Normalean internet hitza www-rekin nahasten dugu, baina ez da gauza bera world wide web-a interneten zati bat bakarrik baita.
Hasiera batean internet gauza zehatzetarako erabiltzen zen, informazioa bilatu eta gutxi gehiago, eta erabiltzen zutenak ere gutxi batzuk ziren. Gaur egun ordea erabiltzaileen kopurua izugarri hazi da.
Honek alde onak eta txarrak ditu. Interneterako sarrera hainbeste jendek edukitzeak esan nahi du jende honek informazio iturri oso aberats baterako sarrera duela eta ondorioz ondo informatuta egoteko aukera eta behar duen informazio guztia aurkitzeko aukera duela. Gainera interneten bidez gauza asko egitea errazagoa da, bidaia baterako txartelak erosi, edo denda bateko produkturen bat erosi. Zure txartel zenbakia jartzearekin nahikoa da.
Honek bere alde txarrak ere baditu ordea. Badago interneten bidez iruzurrak egiten dakien jendea. Zure txartelaren zenbakia jartzean, zure kontu korrontera sarrera lortzen dute eta nahi dutena egin dezakete. Gainera, pilpilean dagoen beste arazo bat ere badago. Interneten bidez unibertsitateko titulu faltsuak eskura daitezke 250 euro ordainduta eta gero oso zaila da delitua egin duena harrapatzea. Beste jende batek birus informatikoak sortzen ditu, nonbait klikatzean ordenagailuan sartzen zaizkizunak eta gero garesti ordaindu behar zaio informatikoari birusa ken dezan.
Ondorioz, nik uste dut internet aurrerapauso handia dela baina arrisku handiak dituela gutxi kontrolatuta dagoelako edo batzuentzat oso erraza delako beraren bidez iruzurrak egitea.
AIORA JUARISTI
Add comment Urria 29, 2008
NEU // ME
ba informatikako irakasliak esan deuskunez ahalegintzeko holako entrada bat ipintxen wordpresseko hamen ba neure argazkixa ipintxia okurridu jat. Filologia inglesakua nazenez suposatzen da inglesez idatzi bihar dotela baña nik naixao dot euskeraz, orduan ba bixetara idatzikot!!
*****************************************************************************************************************
so, the teacher said that we have to try to write something in here and that the english students have to write in english and the basque students in basque. I prefere to write in english so I’m going to write in both languages.
I’ve put one photo of my self, because I like this photo!!!
******************************************************************************************************************
AIORA
1 comment Urria 5, 2008
